top of page
Zer da
Hezkuntzarako App Azoka?

Badator UPV/EHUren Hezkuntzarako APPen V. Azoka. Beste behin ere, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek bat egin dute elkarlanean 10 aplikazio mugikor berri sortzeko.
2020 urtea COVID-19k eragindako pandemiak markatu du. Horren ondorioz, ikastetxeak erabat itxi dira, eta baliabide digitalak modu intentsiboan erabili behar izan dira hezkuntza bermatzeko. Erronka berri horien aurrean, azokak bere aletxoa jarri nahi du hezkuntza-komunitatearen eskura, konfinamendu-garaian sortutako hezkuntza-premiei erantzuten dieten app-ak sortuz.
Gainera, oraingoa azoka berezia da lehen aldiz online eta irekian egingo baita, sortutako aplikazioen aurkezpenak ikusteko eta sortzaileei zuzenean galderak egiteko aukera emanaz.

Animatu eta parte hartu! Zure zain gaude!

bottom of page