

Dameunbreak
2020
TxAPPelduna
Ongi etorri “Dame un break” aplikaziora! Kurtso honen hasieran, lehen hezkuntzako ikasleok hezkuntzara bideratutako aplikazioak diseinatzeko erronka izan genuen, aurretik bizitako konfinamendu egoeraren aurrean egondako beharrei asetzeko. Horrela, gure taldeak Lehen
Hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleei zuzendutako aplikazio bat landu dugu ingeniaritzako masterreko ikasleekin batera. Hauen zeregina aplikazioaren programazioa eta honen funtzionamendua egokia izatea izan da. SARS-cov-2-aren heltzearekin, covid-19 izenarekin ezaguna dena, hezkuntzak, gure gizarteko hainbat sektorek bezala, kolpe handia jaso zuen, nahasmena, antsietatea eta ziurgabetasun handia sortuz, batez ere etxeko txikienetan. Pandemia honetan denbora asko izan dugu hezkuntza eremuko absentziak,
gertatu diren hutsegiteak eta, batez ere, egin daitezkeen hobekuntzen inguruan hausnartzeko.
Horrela jaio zen, “Dame un break”, Egoera pandemiko batean dagoen gabezien inguruko hausnarketa batetik, non dibertimendua gabezi bat zen. Aplikazio honen helburua atsedena hartzea da, hau da, entretenimenduaz gozatzea betiere ikasten duzun bitartean.
