top of page
6_PROMOCIONAL_1024x500.png

EgunApp

6_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

Pentsa ezazu berriz egoera horretara bueltatzen garela: Biztanleria guztia beste konfinamendu batean sartuta dago, eta hezkuntza esparru kaltetuenetarikoena da. Espero dugu egoera horretan ez egotea, baina gerta daiteke, hori dela eta EgunApp aurkezten dizuegu, haurren hezkuntzari lagunduko dioten eguneroko ohiturak mantentzeko. APP honen izena App-en beraren helburu nagusian oinarritzen da, eguneroko lan-errutinen jarraipenean
eta etxeko laguntzan.
Aplikazio hau Lehen Hezkuntzako ziklo guztietako erabiltzaileei eta/edo ikasleei zuzenduta dago; izan ere, aplikazioaren edukian egiten ditugun ariketak eta hizkera haurrei zuzenduta
daude. Horretarako, zailtasun maila desberdineko ariketak aurkezten dizkizuegu, ikasleak lanean eroso sentitu daitezten. Jardueren artean, ariketa praktiko eta teorikoak ditugu, esate baterako, irakurmena eta galdera/erantzuna ulertzeko jarduerak, bideo bat ikusi edo marrazketa bezalako beste jarduera batzuk.

6_POSTER_EUS.jpg
bottom of page