top of page
1_PROMOCIONAL_1024x500.png

Emotivative

1_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

App honen helburua emozioak identifikatu eta kudeatzea da, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, hau da, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei. Adin horretako haurrentzat bada ere, baliagarria izan daiteke arlo hau landu nahi duen beste edozein pertsonarentzat. Ziurrenik, haur gazteenek app-aren punturen batean laguntza behar izango dute, hizkuntzarekin zailtasunak izan ditzaketelako. Horregatik, lagungarria izango litzateke helduren bat prozesuan zehar laguntzen egotea, edozein haurrek aplikazio horrekin gozatu eta ikasteko aukera izan dezan. App-ak audioak ditu, gidatzeko, laguntzeko eta ulermena errazteko, baina nahiz eta audioak izan ez da egokia izango ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat. App-aren funtzionamendua hiru atal nagusitan banatzen da: "Emozioen egunerokoa", "Jolasak" eta "Nola kudeatu nire emozioak?". Edukiak modu ludikoan lantzeko aukera izango dute, jolasen, bideoen zein audioen bidez. Gainera, hainbat ariketa erabilgarri izango dituzte, beren errealitatetik hurbil daudenak; izan ere, helburu nagusietako bat beren emozioak egunerokotasunean aurki ditzaketen egoeretan kudeatzen ikastea da.

1_POSTER.png
bottom of page