top of page
10_PROMOCIONAL_1024x500.jpg

MatematikON

10_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

MatematikON hezkuntzako curriculumean agertzen diren matematika-arloak lantzeko eta ikasteko sortu den aplikazio bat da (zenbakiak eta eragiketak; neurria; geometria; informazioaren tratamendua, zoria eta probabilitatea eta arazoen ebazpena), Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendua.
Aplikazio honek “eguneroko erronka” deitzen den atal nagusi bat du. Hemen, ikasleak proban jarri ahal izango dira 15 galdera ezberdinei aurre eginez. Erabiltzaileek egunean behin bakarrik osatu ahal izango dute jarduera osoa.
Etorkizuneko eguneratzeetan, beste atal bat gehituko da, eta bertan, erabiltzaileek matematikaren arloak banaka lantzeko aukera izango dute.
Ariketa oso bat amaitzean, puntuazio bat lortuko dute eta atal hau lorpenetan agertuko zaie.
Hemen, aurrekoan ez bezala, erabiltzaileek nahi beste errepikatu ahal izango dituzte ariketak.
Gainera, lorpenei emozio eta tentsio gehiago emateko, hasieran, kontagailu bat aktibatuko zaie, ariketa egiten daramaten denbora adieraziz. Galdera bakoitzaren zuzenketa eta erabilitako denbora kontuan hartuko dira puntuazioa ematerakoan.
Amaitzeko, "Foro" izeneko atal bat egongo da, non erabiltzaileek zalantzak trukatzeko aukera izango duten; mezu bat bidali ahal izango dute beste edozeinek erantzun eta argitu dezan.

10_POSTER_EUS.png
bottom of page