top of page
9_PROMOCIONAL_1024x500.png

EmpatizAPP

9_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

EmpatizApp Lehen Hezkuntzako haurrei eta zenbait profesionalei zuzendutako aplikazioa da. Aplikazio honen bidez, erabiltzaileek euren sentimenduak identifikatu ahal izango dituzte eskaintzen diren ipuinak erabiliz, eta horrela, horiek kudeatzen ikasiko dute.
Aplikazio honek, era berean, haurrek haien etxeetan bizi dituzten indarkeria mota desberdinak azaleratzeko aukera emango du.
EmpatizApp-ek banakako erregistroak egiteko aukera emateaz gain, profesionalei ikasleekin lan taldeak sortzeko aukera emago die. Aplikazio honen bidez sortutako istorio guztiak, baita aplikaziora igoko diren marrazkiak ere, app-ean gordeta geratuko dira, irakasleak edo profesionalak lan bakoitza ebaluatu ahal izateko.
EmpatizApp-ek lau ipuin desberdin ditu, bakoitza emozio ezberdin batekin lotuta. Bertan, irakurleak narrazio bat osatu beharko du irakurketa burutzen duen bitartean erantzun beharreko galderen bitartez. Horrez gain, kontakizun bakoitzaren amaieran, emozio bakoitzarekin lotuta egongo den jolas bat izango dute. App honen bitartzez, emozioak lantzeaz gain, beste hainbat gaitasun ere landu nahi dira; alde batetik, irakurketa eta entzumen gaitasunak, erabiltzaileak istorioa irakurri beharko baitu honen jarraipena egin ahal izateko eta horrez gain istorio hau entzuteko aukera izango du, eta bestetik, sormenerako gaitasuna, hau istorioan zehar sortu beharreko marrazki desberdinek
ahalbidetuko dute.

 

9_POSTER_EUS.png
bottom of page