top of page
3_PROMOCIONAL_1024x500.png

IrakurketAPP

3_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

Aplikazio hau Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrek euskarazko irakurketa indartzeko diseinatuta dago. Hala ere, irakurketarekin zailtasunak dituzten ikasle nagusiagoentzat ere lagungarria izan daitekeela uste dugu. Horretarako, arlo honekin zerikusia duten hainbat jarduera proposatu ditugu, progresiboki ikasteko aukera ematen dutenak. Hau da, lehenik letrak bezalako oinarrizko elementuekin hasiko dira, eta silabekin jarraituko dute, hitzekin jarraituz eta esaldi laburren irakurketarekin amaituz. Irakurtzeaz gain, soinuak entzuteko, irudiak interpretatzeko, hitz egiteko eta multimedia edukiak (audioak zein bideoak) partekatzeko aukera ere izango dute. Gainera, modu autonomoan eta bakarka lan egin ahal izango dute.
Baliabide digital honi esker, haien arreta eta interesa erakarriko duten jarduera interaktiboen bidez, umeek euskarazko irakurketa ikasi eta indartu ahal izango dute. Jarduerek haurraren ingurune hurbilenarekin lotura duen hiztegia dute, hala nola, eskola, etxea, animaliak, zenbakiak edota koloreak. Izan ere, gure ustez baliagarria eta beharrezkoa da ikasleen hezkuntza garapenerako zein pertsonalerako.

3_POSTER_EUS.jpg
bottom of page