top of page

HAppA
2021

5_ PROMO_1024x500.jpg

Zuhaitzapp

5_QR.png
Deskargatu eta puntuatu
Android-erako bertsioa

Aplikazio hau Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako umeentzat bideratuta dago, hain zuzen, 6-7 urteko umeentzat. App honen bidez, umeak gaur egun gertatzen ari den deforestazioaren inguruan kontzientzia sorrarazten dugu. Horrez gain, zuhaitz motak eta horien sailkapena ikasten dute. Ikasiko dituzten zuhaitzak fruitudun eta fruitugabeen arabera sailkatzen dira eta honako hauek dira: sagarrondoa, laranjondoa, madariondoa, pinua, haritza, urkia, artea, eukaliptoa eta hurrondoa. Horretarako, haurrentzat murgiltze-esperientzia bat sortuko da, eta aplikazioa jolas gisa erabiliko da, lehendabizi bideo baten bidez ikaskuntza-prozesu osoan jarraituko den dinamika zein izango den erakutsiko zaie. Horren ondoren, jardueraz jarduera, erabilera intuitiborako modu bat sortzen da, umeek bai bakarrik bai lagunduta aplikazioa erabiltzeko gai izan daitezen. Ikasleek modu autonomoan erabili ahal izatea ahalbidetuz, irakasle bakar bat eta ikasle talde handi bat dagoen gela batean erabiltzeko aukera emanez. Bestalde, aplikazioak ikasleengan motibazioa sustatzea nahi du, erantzun egoki bakoitza sari batean bihurtuz. Behin zuhaitz bakoitzaren informazioa jasota, kontzeptuak ondo barneratu dituztela konprobatzeko zenbait ariketa egingo dituzte. Gainera, azkeneko ariketaren bidez, galderak ondo erantzuten dituzten heinean zuhaitzak irabaziko dituzte eta zuhaitz horiek irabazterakoan baso desforestatu bat betetzen ari direla ohartariziko dira. Beraz, umeak egoera kezkagarri honi buruzko kointzientziazioa hartzen joango dira. App honen helburu nagusia zuhaitzei buruzko ezagutza lortzea da, inguruan aurkitzen dituztenean zuhaitzak ezagutzeko gai izan daitezen, eta, bestalde, bizi garen ingurunea eta batez ere natura zaindu behar ditugu, bestela gizakiok bizi-kalitate txarragoa izango baitugu. Hau da, ikasleei oinarri bat ematen diegu etorkizunean munduan dagoen egoeraz jabetu daitezen eta garapen iraunkorrari buruz 15. helburuan aipatzen den bezala kontzeptuak hobeto barneratu ditzaten.

5_POSTER_EUS.png
bottom of page