HAppA
2021
ArboApp
Aplikazio hau Euskal Herriko Unibertsitateko Haur Hezkuntza eta Ingeniaritza graduko lau ikaslek diseinatu dute.
App honen helburua Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioa) dagoen arboretuma ezagutaraztea da. Arboretuma aire zabalean dauden kontinente desberdinetako zuhaitzen
museoa da zonalde desberdinetan banatuta.
Aplikazio honen bidez, museo natural hau ahalik eta modu dibertigarri eta interaktiboenean ezagutaraztea lortu nahi dugu. App-aren helburua hainbat zuhaitzen jatorria ezagutzea da, hala nola, Hego hemisferiokoa, Erdialdeko Amerikakoa, Mediterraneokoa eta Asiakoa.
App-ak berak jokoaren hasieran, agertuko den mapa bat erakutsiz, egin beharreko ibilbidea markatuko du jarraitu beharreko puntuak erakutsiz. Gainera, aplikazioak online edo modu fisikoan jokatzeko aukera ematen du, baita banaka edo taldean ere. Aukera ona izan daiteke konfinatutako jendearentzat, ikastetxeentzat, lagun taldeentzat edo baita arboretuma bisitatu edo ezagutu nahi duten baina bertara hurbildu ezin diren familientzat ere.
Aplikazioak honela funtzionatzen du:
-
Arboretumean fisikoki bagaude, erabiltzaileek App-ak berak ezartzen duen ibilbidea jarraituko dute. Gainera, gailu mugikorrekin batera joan beharko dute, eremu bakoitzean zuhaitz bakoitzak duen QR kodea eskaneatu ahal izateko. QR kodea eskaneatu eta gai gisa aplikatutakoan, zuhaitz horren bitxikeria bat agertuko da, eta, ondoren, aurretik aipatutakoarekin lotutako jarduera bat agertuko da ere betetzeko. Jarduera osoa asmatuz gero, erabiltzaileak 20 puntu lortuko ditu erabiltzaileak, eta lehenengoan asmatzen ez badu, beste aukera bat egongo da. Jarduera bakoitzaren amaieran, lortutako puntuak agertuko dira, jokoaren amaierara iritsi arte. Bertan, lortutako azken puntuak agertuko dira ere.
-
Online bagaude eta ibilbidea modu birtualean hasten badugu, erabiltzaileak ibilbide fisikoan jarraitzen den ibilbide osoa jarraitu ahal izango du pantailetatik. Zuhaitz bakoitzaren eremura iritsitakoan, zuhaitz horri buruzko bitxikeria bat agertuko da berriro, eta, ondoren, aurretik emandako informazioaren formatu fisikoan agertzen
den jarduera bera egin beharko dute. Joko-arauak joko fisikoaren berberak izango dira; hau da, jarduera osoa asmatuz gero, erabiltzaileak 20 puntu lortuko ditu, eta huts eginez gero, beste aukera bat izango du.
Aplikazio honen bidez, erabiltzaileek kontinente ezberdinetako zuhaitzen inguruko bitxikeriak modu ezberdin, dibertigarri eta interaktiboan ezagutu ahal izango dituzte. Halaber, entzumena landu ahal izango dute, oso adi egon beharko direlako, jarduerak arrakastaz egin ahal izateko.