HAppA
2021
GeoIbilApp
Aplikazio honetan Arboretumeko hemeretzi harri sedimentario eta bolkaniko aurkituko dituzu, zehazki, Leioako (Bizkaia) Bizkaiko Euskal Unibertsitate pasealeku geologikoan. Arboretuma, parke botaniko bat da, helburu hezitzaile eta ludikoak dituena, eta herritar guztiei irekita dagoena. Parke botaniko horren barruan hainbat jarduera aurki ditzakegu, hala nola anfiteatro bat, euskararen espirala, bizitzaren basoa, etab. Arboretumaren ibilbidea bide dinamiko, dibertigarri eta interesgarria da. Bide honi esker natura ezagutu dezakezu, harri eta zuhaitz mota ezberdinak, bideari dagokionez, bista politak ditu eta eguna eguzkitsu dagoenean Erandio eta Leioa osoa ikus dezakezu.
Bide hau ez da bide zaila, gutxi batzuk bakarrik joan beharrean, edozein pertsona joateko aukera du ,eroso sentitzen den bidea da eta. Modu errazean egiten da eta ez du ibilbidea
zailtzen duen ezustekorik.
Harri horiek ordenan jarrita daude, eta bakoitzaren ezaugarri bereziak eta historia ezagutzeko aukera dago; izan ere, bakoitzak informazio-plaka bat du, bere izena, harri-mota, gutxi gorabeherako adina (milioika urte), jaso den herria eta, hala badagokio, alea ematen duen enpresa erakusten dituena.
Aplikazio honen bidez, harri bakoitza sakonago ezagutu ahal izango duzu, modu dinamikoago eta interaktiboago batean. Aplikazioa, printzipioz, ikastetxeetatik Arboretuma bisitatzera datozen haurrei zuzenduta dago gehienbat. Hala ere, aplikazioa Arboretuma bisitatu nahi duen edonoren eskura egongo da, bertan bisitariei bidea erraztuko dien mapa bat erakutsiko baitzaio. Gainera, gure aplikazioak azalpen-audioak, bideoak, irudiak eta
galdera-sorta luze eskaintzen ditu, modu parte-hartzailean, dinamikoan eta dibertigarrian ikasteko.
Aplikazio hau Bilboko fakultateko lau ikaslek diseinatu dute, Haur Hezkuntzako gradukoak hain zuzen ere, eta telekomunikazio-ingeniaritzako ikasle batek sortu du baita ere..