HAppA
2021
Zer da
Hezkuntzarako App Azoka?
Denok dakigu planetan bizi garen pertsonen eskuek eragina dutela aldaketa klimatiko egoera honetan, bai hura areagotzeko, baita leheneratzeko ere. Horregatik, garrantzitsua da etorkizuneko gizarteen ardura izango duten haurrak alarma klimatikoaz eta ekologikoaz jabetzea, eta haien neurrira, gizarte jasangarria eraikitzen laguntzea.
Hori izan da aurten UPV/EHUren Hezkuntzarako APPen VI. Azokan aurkeztuko diren zortzi app-ak sortzeko ezarri dugun helburua. Aurreko edizioetan bezala, UPV/EHUko ikasleek talde kooperatiboetan eta heterogeneoetan lan egin dute. Taldeen heterogeneitatea ikasleen aurkezten dituzten titulazio, ezagutza eta esperientzia ezberdinetatik eratortzen da. Honek guztiak IKTen erabileran oinarritutako ezagutza arlo ezberdinetako ikaslee lankitzea eskatu du, eta teknologia bera garatzen ere lagundu du, sortutako app-ak Google Playn doan baitaude eskuragarri.
Tradizioari jarraituz, edizio honetan ere Google Playn kalifikazio onenak eta deskarga gehien lortzen dituen aplikazioa aukeratu eta sarituko da, "2021eko TxAPPelduna” sariarekin. Beraz, antolatzaileek app-ak deskargatu eta baloratzera animatzen zaituztegu eta abenduaren 17an 11:00-12:00 Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Leioako campusa, UPV/EHU) ospatuko den Azokara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Azokan proiektuak standetan aurkeztuko dira, ikasleek beraiek egindako poster eta tutorialen bidez. Ekitaldiaren webgune honetan bideo-tutorialak ikus daitezke eta Google Playra sartu Android gailuetan app-ak instalatzeko eta gustukoen dituzunak puntuatzeko!
Animatu eta parte hartu! Zure zain gaude!