HAppA
2021
ItsasAPP
2021
TxAPPelduna
Aplikazio hau 5-7 urte bitarteko haurrentzako bideratuta dago, eta honen helburu nagusia ingurumena zaintzeak duen garrantzia ikastea da eta baita ondo ez zaintzeak dakarren guztia ere, kasu honetan itsasoa zaintzearen garrantzia. Gure app-a hainbat jolas motaz osatuta dago, hala nola, galderak eta erantzunak, labirinto bat, marrazki ezberdinak elkarrekin konektatzea eta bideo bat. Lehenengo jokoan, gai nagusiarekin zerikusia duten ausazko lau galdera erantzun beharko dituzte, eta galdera batetik bestera pasatzeko, hauek asmatu egin beharko dituzte. Bigarren jardueran, labirintoaren marrazkia deskargatu beharko dute, gainean marraztu ahal izateko. Helburua arraina bere etxera bide zuzenetik iristea izango litzateke. Behin eginda, argazki bat atera eta igo egin beharko dute app honetara.
Irudia igo ondoren, hurrengo orrira pasatzeko aukera izango dute.
Bertan, arrainak arraintxoei etxera itzultzean bizitako abentura kontatzen dien audio bat aurkituko dute. Azken aurreko jokoan, bi zutabe aurkituko dira, eta zutabe bakoitzean lau marrazki egongo dira.
Jarduera honetan, haurrek zutabe bateko marrazkiak bestekoekin lotu beharko dituzte. Azken jarduera bideo bat ikustea izango da, aurretik egindakoa biribiltzeko. Horretaz gain, haurrek pixkanaka guk irakatsi nahi dieguna ulertu ahal izateko, zenbait audiorekin ere egingo dute topo, eta istorio batzuk kontatuko dira horietan. Proposatzen diren jarduerak eta erabiltzaileen parte-hartzea batuta, gure helburu nagusia lortuko dugulakoan gaude. Lehen aipatu dugun bezala, haurrak ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea litzateke gure helburu handietako bat. Sartu ahal izateko, erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dira. Urrats hori eman ondoren, app sinestezin honekin has daitezke. Azken txanpara iristean, beren ametsetako itsasoa marrazteko eskatuko diegu; horrela, haurrek aurreko jardueretan ikasitakotik zerbait barneratu duten ikusiko ahal izango dugu.