top of page

SaludApp

Lortu eta bozkatu Android-erako bertsioa

SaludApp, elikagaiak modu ludiko eta interaktibo batean lantzeko aplikazio bat da. Hainbat gauza eskaintzen ditu, alde batetik, aste osoan zehar jan dena eskegi eta ikaskideekin
partekatu daitekeen fototeka. Bestetik, eguneko hiru jatordu garrantzitsuenetan (gosaria,
bazkaria eta afaria) jan dena hautatzeko egutegia. Aplikazioaren sail honetan, astearen amaieran erabiltzaile bakoitzaren dietara egokitzen den piramide bat agertuko da. Bertan, jan dutenaren arabera, piramidearen maila bakoitzean dieta orekatua izan duten azaltzen da. Gainera, aurretik aipatutako informazio hau, galdera ikurra duen ikonoaren barnean dauden elikagai piramidearekin eta dieta orekatu baten inguruko aholkuekin kontrastatu dezakete. Amaitzeko, SaludApp-en erabiltzaileek ingelesa praktikatzeko aukera dute “el ahorcado” jolasean asmatu behar dituzten elikagaien inguruko hitzekin.

bottom of page