top of page
Zer da APP Azoka?

Hirugarren urtez, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleak eta Bilboko Ingenieritza Eskolakoak elkarrekin batu dira, gailu mugikorretarako 13 aplikazio berri sortzeko.

Irakasleen Eskolako ikasleak Lehen Hezkuntzako Graduko 4. maila ikasten ari dira eta diseinuaz arduratu dira, aplikazioek hezkuntzako eremu ezberdinetan erabilgarritasuna izan dezaten. Alderdi teknikoa gauzatzea berriz, Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleen esku egon da, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra ikasten ari direnak.

Bi mundu, itxuraz hain urrun daudenak, emaitza zoragarriak lortzeko elkartu dira. Ez duzu ezagutzeko aukera galduko, ezta?

bottom of page