Mugikirolapp
Haurrek jarduten duten kirol ez ohikoen motibazioan oinarritzen den aplikazioa da, non, helburu nagusia haurrek ezagutzen ez dituzten kirolak ezagutzea den eta kirolak gure
egunerokotasunean duen garrantziaz kontzientziatzea. Honen bitartez, aplikazio honetan lantzen diren kirol ezberdinekin kontaktua indartzea eta hauek praktikan jartzea espero da.
App honen bitartez, lantzen diren kirol ezberdinen gaieko ezagutza handitzeko aukera
izango dute, hala nola, hockey, saskibaloia, eskubaloia eta boleibola. Kirol bakoitza bost atal ezberdinetan sailkatuko da eta hauetan kirol horren inguruan dakitena azaleratzeko aukera izango dute. Zer dakiten eta ebaluazioaren atalean agertzen den test-en bidez beraien ezagutza maila jakiteko aukera emango die app honek. Bestetik, kirolak barne jasotzen
dituen arauak ikasteko aukera emango da eta baita kirolaren inguruko ekarpen ezberdinak
igotzeko aukera bideo baten bitartez.
Azkenik, kirol bakoitzaren hitz gakoak ikasteko aukera ematen du. App hau aplikazio dinamiko eta motibagarria dela esan daiteke ondorio modura.