top of page
Appetc
APPETC-rekin elikadura-produktu ezberdinen izenak ikasiko dituzu, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz ere. APPETC fruta, barazkia, haragia edota arraina eskuragarri duten merkatu edota beste mota bateko establezimenduetako edozein saltzaile zein erosleri zuzenduta dago. Horretarako, merkatuetan aurkitzen diren elikagai gehienak zure eskura egongo dira, bertako hiztegi eta jolas ugariren barnean. Era berean, zailenak iruditzen zaizkizun hitz eta esaldi horiek ongi ahoskatu ahal izateko, app honek eskaintzen dituen audio zein erreprodukzioak lagungarriak izango zaizkizu. APPETC ohikoa izaten den ondorengo galdera sortzen denean, zure zalantzak argitzen laguntzen duen aplikazioa da: “Nola esaten da euskaraz…?”. Merkatuan ere euskaraz.
bottom of page