
HAppA
2023
Zer da
Hezkuntzarako App Azoka?
Datorren ostiralean, 2023/12/15ean, "UPV/EHUren VIII. Hezkuntzarako App Azoka" ospatuko da. Azoka hau urtero Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak batera egiten duten diziplinarteko proiektu baten jendaurreko aurkezpena da. Proiektuaren helburua da, batetik, teknologia berrien erabilera sustatzea hezkuntzaren esparruan, eta, bestetik, telekomunikazio-ingeniaritzaren ildotik tresna praktiko eta aplikagarriak sortzeko gaitasuna bultzatzea.
UPV/EHUren Hezkuntzarako VIII. App Azoka inoiz baino bereziagoa da. "Teknologia guztiontzat" lelopean, 8 aplikazio mugikor sortu dira Down Sindromea eta beste desgaitasun intelektual batzuk dituzten pertsonei eta haurrei zuzenduta. Halaber, guk nahiago dugu App-ak gaitasun asko eta desberdinak dituzten pertsona guztientzat direla.
Aniztasunak dakarren aberastasuna zaintzearen aldeko apustua egin dugu abentura honetan. Horretarako modu bizi eta kooperatiboan elkarlanean aritu gara ikasle mota ezberdinak, zehazki Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Telekomunikazio Masterra), Bilboko Hezkuntza Fakultateko (Hezkuntza Graduak) eta "Euskadiko Down Sindromea eta beste ezintasun intelektual batzuk Fundazioko" ikasleak. Esperientzia bizi bezain aberasgarriari honi esker, modu apalean bada ere, bidezkoagoa eta inklusiboa den teknologia garatzeko bidean laguntza eman dugula uste dugu. Beste era batera esanda, guztiok sortutakoa eta guztiontzako den teknologia sortu dugu.
Garatutako app-ak doan daude eskuragarri Google Playn. Tradizioarekin jarraituz, edizio honetan "TxAPPelduna 2023" saria emango zaio Google Playn kalifikazio onenak eta deskarga gehien lortzen dituen aplikazioari. Horregatik, antolakuntzatik app-ak deskargatzera eta baloratzera animatzen zaituztegu, eta abenduaren 15ean, 10:15etik 11:15era, Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Leioako Campusa, UPV/EHU) egingo den Azokara etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Azokan, proiektuak stand bidez aurkeztuko dira, ikasle talde bakoitzak egindako poster eta tutorialen bidez, eta sortutako aplikazioei buruzko galdera eta zalantza guztiei erantzungo die. Webgune honetako APPak atalean bideo tutorialak ikus daitezke eta Google Play-ra sartu Android gailuetan app-ak instalatzeko eta gehien gustatzen zaizkizunak puntuatzeko!
Animatu eta parte hartu! Zure zain gaude!