
HAppA
2023

EgunBerriApp
EgunBerriApp aplikazioa Down Sindromea duten pertsonei zuzenduta egongo da. Horren helburua izango da errazago gizarteratzen laguntzea.
App honen barruan, ausazko botoi bat aurkituko dugu. Bertan, jendez betetako hainbat leku aurki ditzakegu, baita ping-pong, kafetegia, sofak eta arrainontziak ere. Guztiak Leioako Unibertsitatean daude eta batzuk Hezkuntza Fakultatean.
Horiekin, inklusioa deritzona lortu nahi dugu. Hau da, haiek ere gure egunerokoaren parte izatea, eta nolabait "baztertuta" ez geratzea. Gazteek beren eguneroko egunean egiten dituzten gauzak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.
App-a erabiltzen ari den pertsonak zentroko botoian klik egingo du, eta ausaz aterako da zer jarduera egin dezakeen egun horretan; probak, jokoak, galderak lortuko ditu giroa, jendea eta gizarte-elkarreragina dagoen lekura iritsi arte.
Leku horretan egon berri direnean, audio bat grabatu beharko dute oso labur bizi izan duten esperientzia kontatuz... eroso egon diren, zerbaitetarako balio izan dioten, berriro errepikatuko luketen...