top of page
BizkaiRute1.png

Bizkairute

BIZKAIRUTE_QR.png
Lortu eta bozkatu Android-erako bertsioa

Aplikazio honen bidez, Bizkaian zehar egindako ibilbideez gozatu ahal izango duzu. Bizkaiko leku zoragarri batzuk ezagutzeaz gain, hizkuntza ikasteko aukera ere izango duzu, zuen bisita gehiago aberasteko.
Aplikazio honetan hiru ibilbide ezberdin aurkituko dituzu: bat barnealdetik, beste bat kostaldetik eta azkena Bilboko erdigunetik. Horrela, Bizkaiko hainbat herri bisitatu ahal izango dituzu.
Ikaskuntza hori hainbat erronkaren bidez egingo duzu, eta erronka horiek bidean egindako aurrerapenen arabera proposatuko zaizkizu. Eta kontuan izan, gure erronkekin ondo pasatzen duzun bitartean ikasiko duzula!

bottom of page